Páginas

jueves, 18 de octubre de 2012

BOSTGARREN SAIOA: 2012-10-18

KAIIIIIIIIXO BERRIRO ERE!

Bi ostegun klasera etorri barik baina hemen gara berriro ere, lanari ekiteko prest! Pratika klasea hasi berri eta taldeka arbelera irten gara gure bloggari buruzko informazioa helaraztera gainontzeko ikasleei. Gure blogga nahiko ondo badabilela esan dugu, eta ondo dabil bai, hala ere, guri egokitutako gaia apur bat zaila iruditu zaigu: Sare sozialak. Nahiko erraza badirudi ere, ez dakigu gehiegi nondik hasi sare sozialei buruz hitz egiten. Hala ere gauza bat badakigu: sare sozialak hezkuntzan modu praktiko batean aplikatzeko modua aurkituko dugula!
Klaseko guztien bloggak nola doazen jakin ostean, gure blogga egiteko denbora izan dugu, eta hemen gabiltza gure egunerokoa jarraituz!   Gainera gaur, sare sozialek hezkuntan ere erabilera anitza izan ahal dutela ikusteko, Twitter bat sortu dugu, klaseko berriak, txapelketak, eguneroko gauzak...argitaratzeko! JARRAITUUUUU :)

Arbel digitala ondo funtzionatzen ez duenez
Aurreko eguneko grebaren arrazoietatik abiatuz eta gaur egungo sistema kaptalistari kritika eginez, hezkuntza marketingari buruzko bideo hau topatu dugu:

http://youtu.be/CrS4JCgM6JY



Bideo honetan argi ikusten da gauza guztietan bezala, dirudunen eta aberatzen munduan eta interesak tartean daudenean, gizarteak garrantziarik ez duela  eta haien interesen eta negozioen arabera mugitzen gaituztela, identitaterik, eskubiderik, izaerarik ez bagenu bezala.                                                                                                                                                



LAUGARREN SAIOA

Kaixo!!! Bagaude berriro hemen!!!

GURE FALTA SOMATU EGIN AL DUZUE?

Pasaden egunean  ez ginen eskoletara etorri; ikasleek zein hezkuntza mugimenduak pairatzen ari duen  egoera latza honen aurrean, greba zegoelako.

HIRUGARREN SAIOA: 2012-9-27

Egun on!
Ostegunero bezala hemen gaude zuei zer egin dugun kontetzeko pres! Gaur IKT-ko klase praktikoa hasteko klasekide guztien bloggak ikusi ditugu, taldeko batek blogga apur bat azaltzen zuen bitartean. Modu horretan, besteen bloggen ideiak hartu ahal izan ditugu. Hemen usten dizuegu klasekoen bloggen helbideak, hauek ikus ditzazuen: