Páginas

jueves, 27 de septiembre de 2012



Sare sozialak

"Sare sozialak pertsona taldeek osatutako egitura sozialak dira, harreman bat edo gehiagoz osatutakoak, harreman horiek interes komunetan, edo beste zenbait gauzetan oinarritzen direlarik."

Azkenaldian interneten bolo–bolo dabilen gaia da sare sozialena. Komunikabideek sareko beste edozein fenomenori baino askoz ere oihartzun handiagoa ematen diote; beraz nonahi izan dezakegu honen berri.


Zer dira sare sozialak? Non eta nola sortu ziren? Zer motatakoak daude?

Labur esanda sare sozialak harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira, harreman horiek pertsonalak edo lanekoak izan daitezkeelarik. Gure inguruko pertsona eta erakundeekin loturak mantendu eta sortzeko balio dute, bai eta beraiekin edukiak elkarbanatzeko ere.
Modu horretan sare sozialek gure lagun eta ikaskideekin elkartzeko topagune bat eskaintzen digute, bai eta harremanetan dauden pertsonen artean gogoko suertatzen zaizkigun edukiak banatzeko ere. Horrela sarean artikulu, argazki edo bideo interesgarriren bat topatzen badugu, sare sozialera bidali eta gure lagun guztiek ikusteko aukera izango dute.
Gure edukiak sareratzeko ere balio dute, gustuko ditugun argazki eta bideoak lagunei erakutsi ahal izateko. Gainera lagunek iritziak idazteko aukera ere edukiko dute, guztion artean elkarrizketa bat sortuko delarik.

http://youtu.be/JGpGK4HUubM












SARE SOZIALEI KRITIKA



 Hona hemen sare sozialei egindako abestien bidezko kritika batzuk:

 sare sozialei KRITIKA


jueves, 20 de septiembre de 2012

BIGARREN SAIOA 2012-9-20

kaixoooo lagunok!!!

Gaur ere Likatxu, Mikatxu eta Tximeltxu hemen gaude zuei gure IKT ikasgaiari buruzko informazioa luzatzeko eta zuek ere gurekin batera gauza berriak ikas ditzazuten.

Gaurko eguna gure klasekideek esan diguten moduan lehengoa baino erresagoa izan da,  guk ez ginelako eskolara joan jijiji !!!, horregaitik egin zutenari buruzko bilaketa eta formakuntza eginbehar izan dugu , gero bloggean ere, horren berri izan dezazuten.

Horren ostean hiru lagunon artean lana banatu dugu blog hau sortzeko asmoz. Horretarako, hasieran gmail kontu bat sortu behar izan dugu.

Blogari mamia emateko alde batetik bi orrialde sortu ditugu printzipala eta gure taldeari buruzko informazioa jasotzen duen beste bat. Bestetik, egunerokoa eta bitxikeriak etiketak sortu ditugu. Bideoak, argazkiak eta gadge desberdinak erabiltzen ikasi dugu ere bai.

Klase dinamika eraginkorra izan da, eta bloga sortzen nahiko entretenitu egon gara. beraz, gaur, gauza berriak ikasi ditugu!!!!!


Klase amaieran eskola definitzen duen zenbait hitz bota ditugu :
luzea, interesgarria eta berria

HURRENGORARTE LAGUNAK!!!


Hezkuntzari buruzko bideo interesgarria

http://www.youtube.com/watch?v=OtB6RTJVqPM


Bideo hau hemen jartzea nahiko interesgarria iruditu zaigu. Bideoan gazte batzuei  erreztasun ezberdineko  proba egiten diete, haiek jakin barik. Proba amaitzean eskua altza dezaten eskatzen die. Proba erraza tokatu zaien ikasleek besteak baino arinago amaitzen dute. Ondorioz, gehiago tardatu duten ikasleak gaizki sentitzen dira.

Bideo honekin ikastetxeetan dagoen konpetibitate maila adierazi nahi dugu. Gainera aski ondo ikus daiteke ikasleen kontzentrazioan, konfidantzan, segurtasunean edo autoestimuan kanpoko faktoreek eragina dutela.


LEHENENGO SAIOA 2012-9-8

Lehenengo egunean ez ginen klasera etorri. Kilikatiken arabera deskubritu dugu gure ikaskideek egin zutena.
Kilikatik bloggean irakurri dugunez, lehendabizi blog horren aurkezpena egin zuen irakasleak. Ondoren, ikaskuntza kolaboratiborako arauak azaldu zizkieten, hala nola, errespetua, hartuemana, ardurak, lankidetza...
Horretaz gain, dokumentazioa eta esperientzia biziak sortzea oso garrantzitsua dela jakitea ezinbestekoa dela ere ikasi zuten gure klasekideek. Taldeka jarri eta talde bakoitzak paper zorro bat egin beharko zuelaren azalpena ere jaso zuten, eta taldeko egitasmoa, eta egin beharreko beste zenbait lan zehaztu zituzten.Gainera, autoebaluaketaren, koebaluaketaren eta postprogramaren azalpen bat jaso behar izan zuten.
Azkenik, Ludovico pianojole italiar famatuaren laguntzaz gure erresistentzia eta baloreak frogatu genituen eta ondoren taldeko fitxan jarri genituen.



"Ludovico Einaudi, musika klasiko garaikideko ordezkaririk honenetarikoa..."