jueves, 27 de septiembre de 2012
Sare sozialak
"Sare sozialak pertsona taldeek osatutako egitura sozialak dira, harreman bat edo gehiagoz osatutakoak, harreman horiek interes komunetan, edo beste zenbait gauzetan oinarritzen direlarik."
Azkenaldian interneten bolo–bolo dabilen gaia da sare sozialena. Komunikabideek sareko beste edozein fenomenori baino askoz ere oihartzun handiagoa ematen diote; beraz nonahi izan dezakegu honen berri.
Zer dira sare sozialak? Non eta nola sortu ziren? Zer motatakoak daude?
Labur esanda sare sozialak harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira, harreman horiek pertsonalak edo lanekoak izan daitezkeelarik. Gure inguruko pertsona eta erakundeekin loturak mantendu eta sortzeko balio dute, bai eta beraiekin edukiak elkarbanatzeko ere.
Modu horretan sare sozialek gure lagun eta ikaskideekin elkartzeko topagune bat eskaintzen digute, bai eta harremanetan dauden pertsonen artean gogoko suertatzen zaizkigun edukiak banatzeko ere. Horrela sarean artikulu, argazki edo bideo interesgarriren bat topatzen badugu, sare sozialera bidali eta gure lagun guztiek ikusteko aukera izango dute.
Gure edukiak sareratzeko ere balio dute, gustuko ditugun argazki eta bideoak lagunei erakutsi ahal izateko. Gainera lagunek iritziak idazteko aukera ere edukiko dute, guztion artean elkarrizketa bat sortuko delarik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario