Páginas

jueves, 29 de noviembre de 2012

POSTPOGRAMA


       Proiektu honen plangintza azalduko dugu, kasu honetan, gure postprograman plagintzarik egokiena proposatuko dugu.

1. Helburuak
  • Orokorrak
o IKTren oinarri teorikoak ezagutu.

o Taldeka lan egiten ikasi.

o IKTaz baliatuz eskolak prestatu material didaktikoa ezberdinak sortuz.

o IKTen erabilpena modu autonomoan landu.

o Teknologia berrien inguruko ikasten ikasteko gaitasuna garatu.

o IKTak euskarri gisa erabili.

  • Zehatzak
o Web 2.0 erabiltzen ikasi.

o Konpetentzia digitalekin lan egin.

o Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabili.

o Programa ezberdinak ezagutu eta erabiltzen ikasi.

o Glogster programa erabiltzen ikasi.

o Blogaren bitartez informazioa tratatu, kudeatu eta elkartrukatu.

o URL ak, etiketak…

o Movie Makerrarekin bideoak sortu.

o Power Pointarekin eskemak egin.

o Youtube erabiltzen ikasi.

o IKT ak klaseak emateko euskarri gisa erabiltzen ikasi.

o Iritzi kritikoa landu.

o Elkarrekiko kolaborazioa suspertu.

o Teknografiaren bitartez irakaslearen izaera islatu eta horretaz hausnartu.


2. Edukiak

           - Bloga                            - Erresistentziak
           - Balorea                         - Erlajazioa
           - Kontratu didaktikoak    - Sarrerak
           - Orrialdeak                     - Hiperbinkuloak
           - Gadgetak                      - Etiketak
           - RSS                              - Creative commons
           - Delicious                       - Digo
           - Folksonomia                 - Bideo Edizioa
           - Posterrak                      - Aurkezpen baliabideak
           - Argazki edizioak            - Eskola 2.0
           - Sare sozialak                 - Mapa mentalak
           - Errespetua                     - Aditasuna

3. Metodologia

    Metodologia eragilea izango da, parte-hartzailea eta lankidetzan zein hausnarketan ere oinarrituta, teoria eta praktika elkarren artean lotuz.
    Honetarako, informazio iturri ezberdinak erabiliko dira bai digitalak bai ohiko baliabideak ere, informazioa kudeatzeko, tratatzeko eta honetan oinarrituta hausnarketa edota gogoeta bideratzeko.
   Hau honela izanik, ikaslearengan ikasten ikasteko gaitasuna, informazioa tratatzeko gaitasuna, teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna eta autonomiarako gaitasuna suspertzeko jarduerak proposatuko dira.
    Jarduera ezberdinak proposatuko dira beraz, eta horien jarraipena egingo da.
    Honez gain,

o Proposatuko egingo den blogan astero sarrera bat sortutako da, taldekide ezberdinen gogoetak eta saioetan landutako edukiak biltzeko: paper zorroa.

o Lan teorikoa praktikoan islatuz.

o Eskolatan proposatutako ariketak egitea


4. Baliabideak

     Erabiliko ditugun baliabideak, gehienbat, teknologikoak izango dira, hala ere, irakaslearekiko harremana ez da galdu behar eta galderen bidez, baliabidetzat izan dezakegu.

5. Ebaluaketa

5.1. Ebaluaketa mota

Ebaluaketa jarraia eta amaierako ebaluaketa egingo da.
Irakasleak behaketaren bidez eta aipatutako irizpideak kontuan hartuta, zein blogaren jarraipenaren bidez ikasleen garapena behatuko du.
Heteroebaluaketa (irakasleak ikasleei), koebaluaketa (taldekideak taldekideei) eta autoebaluaketa (taldearen autoebaluaketa eta ebaluaketa indibiduala) egingo da.

5.2. Ebaluazio irizpideak

o Ea IKT ak euskarri gisa erabiltzen dituen.

o Ea IKT ren oinarri teorikoak ezagutzen dituen

o Ea IKT az material didaktikoa ezberdinak sortzen dituen.

o Ea modu autonomoan lan egiten duen.

o Ea teknologia berrien inguruan interesa adierazten duen eta hauen aukeraz baliatzen den.

o Ea taldeko jarduera ezberdinetan parte hartzen duen.


6. Hausnarketa

     Azkenik, taldeko hausnarketa egingo dugu, kasu honetan zer aldatu , zer gehitu,… ahal dugun aipatuko dugu.
     Hasiera baten IKTeko praktikak zelan antolatuko ziren primeran iruditu zitzaigun, talde bakoitzak gai konkretu baten azterketa egitea eta beste klasekideei aurkeztea.
     Plangintza barneratuta izanda, lanarekin aurrera egin dugu baina batzuetan egutegia, beste batzuetan grebak edo arrazoi ezberdinak direla medio, trabak izan ditugu ikasgai hau astero jarraitzeko eta horrek arazo ezberdinak ekarri dizkigu, bai denbora aldetik eta baita planifikazio aldetik ere. Hala ere, lana egiteko plangintza egokia izan dela iruditu zaigu.
























No hay comentarios:

Publicar un comentario