Páginas

jueves, 22 de noviembre de 2012

ZAZPIGARREN SAIOA- 2012/11/22

Kaixo berriro ere laguntxo maiteok!
Oso triste gaude gaur, eta ezetz jakin zergatik? Ikt praktikako azken eguna delako! Ondo pasatu al duzue gurekin? Hori espero dugu! Azken eguna paregabea izan da, eta horregaitik ikasgai honetako zapore onarekin joan gara etxera!

    Gaur hiru aurkezpen izan ditugu , lehenendabizi eskola 2.0 eta arbel digitala azaldu dizkigute. Arbel digitala hezkuntzan oso garrantzitsua bilakatzen ari den tresna da, are gehiago, klarionazko arbela desagerrarazten ari da, gero eta eskola gutxiagoetan ikusten ditugu holakoak, eta horien ordez arbel digitalak agertzen ari dira gure ikasgeletan. Arbel digitalak ez ezik, tresna informatiko ezbedinak aurkeztu dizkigute, komikiak egitekoak  besteak beste.

     Klasean, taldeetan praktikan jartzeko ariketatxo bat egin dugu eta horretarako bitstrips.om/create/comic en bidez egin dugu. B
ertan sartu eta komiki bat sortu dugu, hna heme sortu dugun komikia.

     Azkenik, arbela digitala erabiltzeko, talde bakoitzak aurkezpen honen "hitza" bertan idatzi dugu, gurea "dibertigarria" izan da. Egia esateko, oso aurkezpen interesgarria izanda ere, gehien gustatu zaiguna toma faltsuak izan dira, bideoaren amaieran jarri dituztenak eta oso barregarriak izan direnak.



    Bigarren aurkezpena….GUREA IZAN DAA!!! Azkenean gure lana aurkeztu dugu!
Sare sozialei buruz hitz egiten egon gara, eta egia esateko, hasieran oso gai zaila iruditu zitzaigun, izan ere nahiko teorikoa zen eta ez genuen modu praktiko batean egiteko modurik aurkitzen, baina azkenean…. AURKITU dugu!

     Twitterren adibidea abiapuntutzat hartuta, azaldu diegu sare sozialak zer diren, eta gainera twitterren   trasteatzen ibili gara, eta klasekideei argazki barregarri bat igotzeko eskatu diegu.
 ondoren gu botoa eman eta irabazle bat aurkitzeko asmoz! Hau izan da gure argazkia...









Eta primerakoa izan bazen ere...ez genuen irabazi! HAIEK IZAN ZIREN IRABAZLEAK, ZORIONAK NESKAAAK!











Hirugarren  aurkezpenean, pickmonkey programa erabiltzen ikasi genuen, eta paregabea da!!! argazkiak editatzeko balio du, aurpegiko markak, pisua eta denetarik aldatzeko balio du... hauek izan dira guk egitatu ditugunak...                        



 Lehendabizi, internetetik argazki hau hartu genuen eta...




                                               




 Eta honetan bilakatu genuen!













Ondoren, pertsona baten irudia hartzea erabaki genuen, eta bere aurpegiko zenbait gauza aldatu genituen, eta mutiko hau....











                                    Honetan bilakatu zen!!!









      Azkenengo aurkezpenean, mapa mentalak aurkeztu dituzte, gai honen ideia izateko, praktikan jarri dugu , horretarako,  klaseko hormetatik papertxoak itsatsi dituzte . Paper bakoitzean, hitz bat idatzita agertzen da eta guk erlazionatu behar izan ditugu, OSO ORIGINALA benetan!
     Aipatzekoa da,  adibide honekin,  mapa mentalakzer ziren primeran ulertu dugula !

     Klasea amaitzeko, irakasleak, txandaka burura etortzen zitzaigun edozein hitz esateko esan zigun, eta horrela hasi ginen esaten: hezkuntza, maitasuna, beroa, gustura...Eta horrela, amaitu da gure IKT-ko azken saioa.
 Egia esateko, oraindik ere oroi dezakegu nola geunden klaseko lehenengo egunean. Ezer jankin gabe, ikasgaiaren siglen esanahaia ia ez genekiela ere. Horregaitik, ikasgaia bukatuta esan dezakegu, asko ikasi dugula, bai irakasleari, baita ikasleei esker ere, aurkezpenek, klasean jardutakoa...asko lagundu digute, ESKERRIK ASKO GUZTIOI ETA LASTER ARRRTE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario