Páginas

jueves, 29 de noviembre de 2012

IKASKETA PROZESUA

KAIXO LAGUNOK!!!

Azken txanpan sartu gara!!!

Ikasgai osoan zehar egin ditugun jarduerak eta prozedura zuei laburtzekotan idazten dizuegu.

Hasieran ez genekien ikasgai hau  zein norabide hartuko zuen; izan ere ez genekien Blog bat egin beharko genuen edo sistema informatikoan trasteatzen ibiliko ginen, taldeka edo banaka lan egingo genuen...

Hasieran 2.0 web gaitasun digitala barneratzeko Blogarekin trasteatzen ibili ginen, behin nola funtzionatzen duen jakin ostean,  ikasgai osoan egin ditugun jarduerak eta hausnarketak saioka, era publiko eta aske batean antolatzeko. Gainera transmizio eta parte hartze kolaboratiboari buruz hausnartzen ibili ginen, eskoletako metodologia horretan oinarrituko baitziren.

Askotan eta batez ere irakasle eskola honetan behin eta berriz errepikatu egin digute ikasten ikasi prozesua, hezkuntza kolaboratiboa...baina, errealitatera hurbltzen bagara geur egungo hezkuntza oso konpetitiboa dela ikus dezakegu, eta kanpoko faktoreek eragin izugarria dutela gure erabakietan, jokatzeko moduan eta motibazioan. Honen inguruan bideo interesgarri bat topatu genuen.

Behin Blogean bakoitzaren txokotxoa eraiki ostean , Hirugarren saio honetan, Blogaren erabileran gehiago sakondu genuen, Relative Commons eta RRS-ren bidez. Klasearen amaieran gainera hezkuntzan ipuinak irakurtzeko modu erakargarri baten metodoa ikasi genuen.

Pasaden egunean; hots, laugarren egunean,  ez ginen eskoletara etorri; ikasleek zein hezkuntza mugimenduak pairatzen ari duen  egoera latza honen aurrean, greba zegoelako.

Bostgarren egun honetan sare sozialen inguruan ibili ginen, ez zen erronka erreza izan; izan ere sare sozialak denen ahotan eta esanetan badago ere, hezkuntzan transmititzea zaila da, alde batetik segurtasuna dela eta eta bestetik harremanetarako duen erabilpena oso edatuta dagoelako.

Sare sozialetan dagoen erabilpena kritikatuz ere bideo bat topatu genuen.

Talde aurkezpenen bidez talde bakoitzak jorratu zituen gaiak beste talde guztioi helarazi zizkiguten , guk ere horren berri izateko. Bi saio erabili genituen horretarako seigarrena eta zazpigarrena.

Gure Blogari eta ikasgaiari amaiera emateko klasean landutako guztiari buruzko hausnarketa, egituraketa eta egindako plangintzaren gogoeta egin dugu, postpograma baten bidez.

IKT ak erabiltzeaz gain irakasleak izango garenerako ikasten-ikasi prozesua sakonki landu dugu. Honen inguruan gure irizpide eta ondorioak ere atera ditugu.

AGUR ETA HURRENGORARTE!!!!!


Mikatxu, Tximeltxu eta Lakitxu itxoiten egongo zaituztegu!!!







No hay comentarios:

Publicar un comentario